XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Chedea hartu ordutik, gogoa bethi Erroman gaindi zabilan,ezin gehiago alegera, azkenean ikhusiko ginuela bada, hoin aspaldi lehiatzen ginuena, Jesu-Kristo gure Jaunaren bikario edo ordain saindua.

Bideari lotzeko egunaren beha ginauden, begiak eta oro churituak, eta azkenean abiatzeko orena jin zaukun Phazko egunarekin.

Zertako jai edo phesta berezi hek?.

Egunkari katolikoetarik landa, bestek ez zituzten aiphatu ere Erroman iragan behar ziren egun hunkigarriak, eta iragan ondoan ere, ichil-ichila egon ziren.

Bainan guk baginakien nola Frantziako zoko guzietarik baziren gazte biphilak, katoliko beroak, Aita Sainduaren oinetaratu nahiak, oihukatu behar zazkotela beren fedea eta beren Ama Eliza ganako atchikimendua.

Mende huntan ihauri dira Frantzian erlisionearen etsai amorratuak eta horra nun, (zauriaren gainerako pikhoa), berrikitan Aita Sainduari jazarri eta oldartu zaizkon seme maite dohakabe batzu.

Ai haren bihotzmina, haren begien ilhuna, alde hauetarat so egoiten delarik.

Bainan katoliko suhar eta zintzoak ere badira; chutitu dira eta beilaz joan Erromarat, beren sineste bizia eta amodio handia erakutsi nahiz.

Chazko Phazkoetan egin dugu urhats hori, zeren eta chaz baitzuen Aita Sainduak bere lehen Mezako berrogoi-ta-hamargarren urthe burua, eta hortakotz ere eztiago kausituko zuela bere Frantziako haurren egitatea.

ABIATZEA

Phazko aratsaldean ginen beraz abiatu Hazparnetik, Mirande gure jaun erretor onarekin.

Halako bat zakon gure Artzainari, egun handi hartan bere arthaldearen uztea, bainan etzen hautarik, burdin-bidetako tenoren gatik.

Baionako garan kausitzen ditugu Baiones eta Miarriztar gazte batzu, eta zonbait aphez, Picochet, Barbier eta beste, denak loriatuak piaia handiari.

Puyoko garan iragaiten dira Mauleko Semenario ttipiko gazte batzu; Paben beste andana bat eta hor bagoatzi airos Erromari buruz.

Marseille-ra ginen biharamun goizeko bostak eta erdietako.